Descargar Libros y Ebooks (PDF / EPUB)

La mejor selección de ebooks gratis en español

Busca tu ebook....

Hemos encontrado un total de 10 libros disponibles para descargar
San Ferminetan, Lesakan

San Ferminetan, Lesakan

Autor: Andueza Altuna, John

Número de Páginas: 106

Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza Larunbatean Bukowskin nobela arrakastatsuaren ondoren; oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu. Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako tribu guztietako ikasleak ere: apatxeak, komantxeak, txerokiak, txeieneak, moikanoak eta baita payuk despistaturen bat ere. Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte. Baina ezusteko batek planak guztiz aldarazi beharko dizkiete.

Elurpean

Elurpean

Autor: De Pedro Perez-salcedo, Jokin

Número de Páginas: 51

Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dizkio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea, atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

Prime-time

Prime-time

Autor: Andueza Altuna, John

Número de Páginas: 196

Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Bata eguzkia, eta bestea itzala. Irrintzi Operazioan hankasartze galanta egin eta gero, Bala eta Klemente ostikoka bota dituzte Ertzaintzatik. Orain, halabeharrez, detektibe pribatu bihurtu dira. Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituen telefono deia jasoko dute. Algortan, Arrigunagako labarretan, telebistako jauntxo baten gorpua aurkitu dute haitzetan txikituta.

Elurte amaiezina

Elurte amaiezina

Autor: Fernandez Paz, Agustin

Número de Páginas: 126

Bost laguneko talde bat mendian galdutako ostatu batera doa, hango bakardadean beldurrezko telesail baten gidoiak idazteko. Iritsi bezain laster elurra hasiko du, eta elurte gogorrak guztiz isolaturik utziko ditu, ez argindarrik, ez telefonorik, ez internetik, ez ezer. Denbora pasatzeko eta beren lana betetzeko, terrorezko istorioak hasten dira asmatzen eta elkarri kontatzen, sutondoan. Terrore benetakoa, ordea, etxean bertan daukate zain, baita inguratzen dituen zuritasun amaigabe horretan ere?

Lepoan hartu

Lepoan hartu

Autor: Andueza Altuna, Jhon

Número de Páginas: 125

Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako? Lepoan hartu? ta segi trakatra!

Eman amore

Eman amore

Autor: Etxeberria Garro, Xabier

Número de Páginas: 51

Mutil gazte bat, gauean kontzertu batera joateko gogo itsuz, baina gurasoek uzten ez. Ezkutuan alde egingo du, baina hori ez da gauaren hasiera besterik, abenturek ez baitute etenik, eta lurpeko mundu ezezagun bat aurkituko baitu ustekabean. Xabier Etxeberriak, thriller idazle gisa nabarmendu denak, gazte literaturari ekin dio orain, pultsu eta trebeziaz.

Elurraren formula

Elurraren formula

Autor: Arrieta Kortajarena, Bertol

Número de Páginas: 40

Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Hitz zaurituak

Hitz zaurituak

Autor: Sierra I Fabra, Jordi

Número de Páginas: 158

Disidente politikoentzako kartzela-eremu batera bidali dute soldadutza egitera Li Huan. Presoen korrespondentzia zentsuratzea egokitu zaio irakurtzeko eta idazteko duen dohainei esker. Umea zen diktadura ezarri zenean, orain hemezortzi urte ditu eta irmo sinesten du erregimenean. Edonola, preso guztien artean, 139ak bereziki erakartzen du gaztea. Wang Zhu du izena eta Unibertsitateko irakaslea zen iraultzaren aurretik. Irakasle zaharrarekiko harremanak, nahitaez, bultzatuko du ordura arte sinetsitako egiak zalantzan jartzera.

Itzalak bizi diren lurraldea

Itzalak bizi diren lurraldea

Autor: Ladron Arana, Alberto

Número de Páginas: 186

Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak ere, aspaldi debekatutako magiaren berpizteaz hitz egiten dutenak. Esku gogorrez erantzun nahi dute armadako buruek, eta horretarako erabiliko dituzte beren zerbitzu sekretuak ere. Naturaz gaindiko gertakariak biderkatzen diren bitartean, gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarri batean abiatuko dira, eta bidean topatuko dituzte ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak. Abentura eta magiaren aroa hasia da.

Últimos libros y autores buscados